Milesker denoi!

Oraindik oso azkara bada ere, esan dezakegu boteprontoan oso oso oso pozik gaudela atzoko jardunaldiaren emaitzarekin. Parte hartzea oso altua izan zen, guretzat espero baino askoz altuagoa. 80 pertsona inguru aritu ginen jardunaldian. Baina hori baino gehiago baloratzen dugu parte-hartze zuzena, eztabaidetan egin ziren ekarpen oso interesgarri eta beharrezkoak…

Beraz, nahi ta nahiez, eskerrak eman beharko dizkizuegu, jardunaldira etorri zieneten guztioi, hitz egin zenutenei ta ixilik egon zinetenei ere, arrazoi bat edo beste dela medio. Aurkezpenak egin zituzten Carme, Silvia, Kattalin, Ohianari. Mireni “Stereo” ikusgarriagatik. Lana erreztu ziguten bedeltxo eta teknikariei, bideo grabaketan edo parte-hartzaileen sistematizazio fitxa betetzen lagundu zutenei, bazkariko luntx ikaragarri eta sanoa prestatu zutenei. Sare sozialetatik transmititzen egon zirenei eta zabalpenean lagundu zutenei. Antolatzaileoi estres momentuetan begirada konplize eta lasaigarria zuzendu zenutenei… Bueno, norbait ahazten bazaigu, uler beza ez dela apropos.

Atzoko jardunalditik hainbat kontu eta ideia jaso genituen, eta orain berorrrei buelta batzuk eman eta eguneroko praktika feministetan nola artikulatu pentsatzea dugu lana, lan ederra! Guri, gutxienez, hurrengoan ere jardunaldiak prestatzeko gogoa piztu digu (are gehiago).

Milesker berriz, beraz, ta laster arte!