Begirada Feministak 2014: feminismoa eta unibertsitatearen arteko elkar-harremana

Begirada Feministak feminismoaren aspektu eta ikuspegi ezberdinak esploratu nahi dituen espazioa da. Euskal Herriko Unibertsitateko Komunikazioa eta Gizarte Zientzien fakultatean garatzen da eta bere laugarren ekinaldia du aurten. 2014ko ediziorako, askotan gure artean eta espazio feminista ugaritan eztabaidatu ditugun gaiaz aritzea pentsatu dugu: feminismoak eta akademiaren harteko harremanaz, hain zuzen ere.

Esperientzia ezberdinak ezagutzera ematea ere helburu garbi bezala hartu dugu, eta hori dela-eta gonbidatu ditugu “Ikerketa Feministak eta Generokoak” masterreko Mari Luz Esteban eta Mila Amurrio, Nociones Comunes ekimeneko Marisa Perez Colina eta Elena Pilcher, SIMReF mintegiko Bartzelonako Taldeko Edurne Jimenez eta Eva Alfama eta Bilgune Feministan eta Emagin proiektuan aritzen diren Edurne Epelde eta Miren Aranguren.Eguna ondo amaitzeko Las Kapritxosas klown taldekoak ere gonbidatu ditugu.

Beraien proiektuak ezagutzeaz gain, ordea, haien iritziak ere baliatu nahi ditugu denon artean eta parte hartze zabalaren bidez eztabaida piztu eta harreman zail zein oparo horren nondik norakoak aztertu eta pentsatzeko. Azken urteotan proiektu ugari garatu dira ikerketa feministen esparruan eta galdera berriak sortu dituzte haien arteko artikulazioaren bidez. Jardunaldi hauen helburua galdera guzti horiei erantzutea izan gabe, eztabaida piztu, korapilo potoloenak identifikatu eta ahal den lekuetan argi apurra ematea nahiko genuke.