Begirada feministak 2012ko bideoak

Begirada feministak 2012ko ihardunaldietako bideo gehienak online daude, lan luzearen ondoren. Gure vimeoko kanalean edo hemen bertan ikus ditzakezue. Barkatuko diguzue, baina arazo tekniko bat dela medio, ez daukagu Kattalin Minerren interbentzioaren bideorik (inork audioa grabatu bazuen eskertuko genioke helaraziko baligu gutxienez entzun ahal izan dadin). Aldi berean, lehen bideoa, Feministes Indignades-ena, besteak baino kalitate baxuagoan ikusten da. Hala ere, ulertzen dela uste dugu. On egin!

Utzi iruzkina