Zer da?

Begirada Feministak feminismoaren aspektu eta ikuspegi ezberdinak esploratu nahi dituen espazioa da. Aurten bere bigarren ekinaldia du, eta Euskal Herriko Unibertsitateko Komunikazioa eta Gizarte Zientzien fakultatean garatzen da.

Esan bezala 2011n eBegirada Feministak 2011 kartelare burutu genituen jardunaldiak, eta orduko hartan gure helburua eremu ezberdinetan biltzen diren esperientzia feministak gurera ekarri eta ezagutzera ematea izan genuen helburu.

Gurekin izan genituen orduko hartan Helga Flamtermesy emakume-tratari buruzko bere lana aurkezten; hezkuntza eremuan aritzen den Harremonak egitasmoa: Idoia Legarreta ikerketa parte-hartzailea aurkeztuz Igorreko berdintasun planaren karietara; eta baita Esti Redondo eta Txell Bacardi bio-eraikuntza eta feminismoaren arteko loturaz hitz eginez.

Begirada Feministak Jardunaldiak Kartela

2012ko edizioan gure asmoa gai zehatz baten inguruko hausnarketa egitea da, eta hori dela-eta jardunaldien formatua ere aldatzea erabaki dugu. Pasa den urtean hainbat egunetan burutu bagenituen hitzaldiak, aurtengoan egun osoko jardunaldia proposatzen dizuegu.

2012ko eztabaidarako gaia “Feminismoaren subjektu politikoa” izan zen. Pil-pilean zegoen (dagoen) gaia, hainbat eta hainbat gune, kolektibo eta forotan eztabaidatzen ari dena egun ere, eta guk ere gure ekarpena egin nahi izan genion gaiari.

Parte-hartzaileak Silvia L. Gil, Kattalin Miner, Ohiana Garro eta Miren Gaztañaga izan ziren. Informazio gehiago “Parte-hartzaileak” atalean topatuko duzue.

BEgirada Feministak 2013 kartela

2013 ere, 2012ko arrakasta ikusita, formatu berdinari eustea erabaki genuen, egun osoko ekimena antolatuz. Gaia emakumeen sexualitateak eta haien errepresentazioak izango ziren, eta horretaz jarduteko gure artean Aintzane Rincón, Saioa Hernandez, Maite Garbayo Maeztu, Lucas Platero eta Cecilia Montagut izan genituen. Haien guztien interbentzio eta dokumental emanaldiekin   emakumeen sexualitateen inguruko ikuspegi ezberdinak aztertu eta eztabaidatu genituen.

2014ko ediziorako, askotan gure artean eta espazio feminista ugaritan eztabaidatu ditugun gaiaz aritzea pentsatu dugu: feminismoak eta akademiaren harteko harremanaz, hain zuzen ere. Esperientzia ezberdinak ezagutzera ematea helburu garbi bezala hartu dugu, eta hori dela-eta gonbidatu ditugu “Ikerketa Feministak eta Generokoak” masterreko Mari Luz Esteban eta Mila Amurrio, Nociones Comunes ekimeneko Marisa Perez Colina, SIMReF mintegiko Bartzelonako Taldeko Edurne Jimenez eta Eva Alfama eta Bilgune Feministan eta Emagin proiektuan aritzen diren Edurne Epelde eta Miren Aranguren.Eguna ondo amaitzeko Las Kapritxosas klown taldekoak ere gonbidatu ditugu.

Beraien proiektuak ezagutzeaz gain, ordea, haien iritziak ere baliatu nahi ditugu denon artean eta parte hartze zabalaren bidez eztabaida piztu eta harreman zail zein oparo horren nondik norakoak aztertu eta pentsatzeko. Azken urteotan proiektu ugari garatu dira ikerketa feministen esparruan eta galdera berriak sortu dituzte haien arteko artikulazioaren bidez. Jardunaldi hauen helburua galdera guzti horiei erantzutea izan gabe, eztabaida piztu, korapilo potoloenak identifikatu eta ahal den lekuetan argi apurra ematea nahiko genuke.

Izen ematea dohainikoa izango da, begiradafeministak (a bildua) yahoo (puntu) es helbidera idatziz.

Utzi iruzkina